XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Maiestate! - esan zion mediku txiki jakintsuak -.

Tintura miragarri bat ekarri diot.

Berorren Maiestateak ezezkorik esaten ez badit, oraintxe ekingo diot tratamenduari.

- Minik egiten al du? - galdetu zion Alperrontzik.

- Bat ere ez.

Kilika pixkat beharbada.

Begiak itxiko balitu, hobe izango litzateke.

Alperrontzi erregeak obeditu egin zuen.

Gauza likits, hotz batek kilikatzen zizkion eskuak eta hankak, bere aurpegia ukitzen zion, eta sudurrean kilika egin zionean domistikun egin zuen...

- Aaatxis!

- Osasuna! - esan zuten batera Pinpik eta mediku txiki jakintsuak.

Ordurako esnatuak ziren 333 zerbitzariak.

Gorteko gelazain gorenek goizero bezala erregearen logelara heldu eta atea arretaz ireki zutenean, Pinpernela printzesa atera zitzaien; hatza ezpainetan jarri zuen:

- Pssst!

Mediku txit jakintsu bat etorri da aitarengana!

Inor ezin da sartu!

Gelazainak hankapuntetan joan ziren eta berehala zabaldu zen berria jauregi osoan zehar.

Denak ari ziren marmarka eta txutxuka (...)